Asteburu feminista eginen dute maiatzaren 4an eta 5ean Baztanen

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 17a, 19:00

Baztango Talde Feministak egitarau berezia prestatu du maiatzaren lehenbiziko astebururako Anizen eta Amaiurren

Maiatzaren 4an, larunbata, bertso bazkari feminista eginen dute Anizko elkartean 14:30ean. Alazne Untxalo eta Maddi Ane Txoperena izanen dira kantari eta txartelak salgai daude, 25 eurotan, Txokoton, Zubi puntan eta Anizen apirilaren 30era arte.

Biharamunean, maiatzaren 5ean, Mejillon Tigre kolektiboaren ikuskizuna izanen da Amaiurren. Otsondo gelan 19:00etan izanen da emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun