Sinopsia
Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi. Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak.