Azaldu dutenez, «ez da hauteskundeetako ohiko ekitaldi bat izanen, elkarrizketa formatuan izanen da, hainbat gairen inguruan sakontasunez jarduteko. Hala nola nekazaritza politika bateratua, NATO eta egungo gerrak, trantsizio energetikoa, estaturik gabeko herrialdeetako eragileekin aliantzak, Europar Batasunaren funtzionamendua... Galdera erantzunetarako tartea ere egonen da».