Baztango Gizarte Zerbitzuek Oronoz-Mugairiko bortz etxebizitza sozial esleitzeko deialdia zabaldu dute. Izena emateko bi baldintza bete beharko dira. Alde batetik, guttienez bi urteko antzinatasunarekin egon behar da erroldatua Baztanen. Arlo ekonomikoari dagokionez, ondorengo formula bete beharko da:
- X=(507+529) x familia kide kopurua x nomina duten pertsonen kopurua
507 eta 529 errenta aitorpeneko ataletako kopuruak izanen dira, eta formularen emaitzak, X, gehienez 17.506,74 eurokoa eta guttienez 3.501,34 eurokoa izan beharko du.
Gizarte Zerbitzuetako erregistroan ematen ahalko da izena eta errenta aitorpena eta erroldaren antzinatasuna aurkeztu beharko dira. Informazio gehiagorako eskuragarri daude 689 03 50 78 telefono zenbakia eta gizartezerbitzua@baztan.eus helbide elektronikoa.