Aurtengoa seigarren edizioa izanen da eta joan den urtekoaren egitarau bera izanen du: 13:00etan hetsiko dute errepidea eta 14:30ean abiatuko da proba. Gidari bakoitzaren lehenbiziko bi txandak entrenatzeko izanen dira, eta hurrengo biak ofizialak izanen dira. 20:00etan sari banaketa eginen dute Erratzuko plazan.
Parte hartzeko izen ematea zabalik dago fenauto.com webgunean.