Baztan nagusitu zaio Errekari laxoa motzeko desafioan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 11a, 12:00
Baztan eta Errekako pilotariak, larunbatean Arizkungo Lamiarrietan jokatutako desafioan. Baztandarrak joko bakarragatik gailendu ziren.

Larunbatean jokatu zuten Arizkungo Lamiarrietan eta baztandarrek 9-8 irabazi zuten

Larunbatean jokatu zen Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan eta Errekaren arteko laxoa motzeko desafioa. Partida bikaina izan zen, arras parekatua. Partidu guztian joko bakarreko aldean egon ziren bi taldeak. Zortzinako berdinketaren ondotik, baztandarrek egin zuten hondarreko jokoa, 9 eta 8ko markagailua ezarriz eta garaipena lortuz,

Baztandarren aldetik Mikel Mindegia, Manu Irigoien, Aritz Alunda eta Oinatz Jauntsarats aritu ziren. Errekatik Goio Mindegia, Ramontxo Etxebeste, Ugutz Zelaieta eta Erik Garcia.

Desafioaren ondotik, Laxoa Elkarteak jakinarazi duenez, «hemendik bi astera laxoa txapelketarekin hasiko gara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun