Baztango Berdintasun Zerbitzuak aitortza eginen dio larunbatean BKTri emakumeen kirol erreferentea izateagatik

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 10a, 16:00

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak BKT klubari errekonozimendu baten entrega eginen dio apirilaren 13an, «bailaran emakumeen kirol erreferentea izateagatik». Hortaz, klubeko kirolari eta entrenatzaileak gonbidatu dituzte ekitaldira; «hori posible egin duten guztiak gurekin egotea nahiko genuke». Entregaren ekitaldia larunbatean 17:00etan Elizondoko kiroldegian izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun