Asteazkenean hasiko da antsietate eta ongizate emozionalari buruzko ikastaroa Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 8a, 09:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek antsietatea kudeatzen ikasteko eta ongizate mental eta emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du apirilean. Oihana Zabaletak gidatuko du ikastaroa eta lau saio izanen dira; apirilaren 10ean, 17an, 24an eta 29an, Arizkuneneko batzar gelan 17:00etan.

Ikastaroan, bertzeak bertze, ondoko gaiak landuko dituzte: antsietatea nola ulertu, onartu eta eraldatu; antsietateari aurre egiteko teknikak eta prebentzioa; norberaren pentsamendu eta emozioen autoezagutza; ongizatea lortzeko pausoak; ongizatearen eragina norberarengan, familian eta gizartean… Joan den astean hetsi zen izena emateko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun