Elizondoko Arizkunenea ortzegunetik larunbatera bitarte jokatu zen IV. Baztan speedcubing Open txapelketako gune izan zen. Mundu osoko zaleak erakarri zituen ekitaldi honetan, 60 parte hartzaileek hainbat kategoriatan erakutsi zituzten beren trebetasunak: 3x3x3, 2x2x2, 4x4x4, 5x5x5, 3x3x3 itsua, 3x3x3 esku bat, Megaminx, Pyraminx, Skewb, Square-1... Zuk ere ez dakizu zer diren? Lasai, Ainara Aldakok kontatu dizkigu Rubiken Kuboaren sekretuak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.