Maiatzaren 1ean eginen da Iruritako Mendi Duatloia

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 7a, 10:00
Irudia: Mikel Hualde.

Iruritako gazteek IV. Mendi Duatloia antolatu dute aurten; maiatzaren 1ean eginen dute, eta 10:00etan abiatuko da herriko plazatik. Izena emateko epea apirilaren 29ra arte dago zabalik kirolprobak.com webgunean, eta bi modutan parte hartzen ahalko da: banaka (20 eurotan) edo erreleboka (30 eurotan).

Horrez gain, duatloiaren harira, aitzineko larunbatean, apirilaren 27an, Ibon Oregi kirolarian solasaldia izanen dute herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun