Trebakuntza digitaleko ikastaroa eginen dute Elizondo Lanbide Eskolan apirilean eta maiatzean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 20:00

30 orduko kurtsoa izanen da, apirilaren 11tik maiatzaren 30era, ortzegun arratsaldetan

Nafarroako Lanbide Heziketak, Elizondo Lanbide Eskolak eta CNAIk trebakuntza digitaleko ikastaroa antolatu dute Elizondon. Apirilaren 11tik maiatzaren 30era emanen dute formakuntza, ortzegunetan 16:00etatik 20:00etara lanbide eskolan, eta dohainik izanen da.

Ikastaroan hainbat gaitasun landuko dituzte, bertzeak bertze, ikastetxearekin nola komunikatu (Educa nola erabili, beka eskaerak, gurasoen kontrola…), zibersegurtasuna sare sozialetan (albiste faltsuak, ziberjazarpena…) eta izapide elektronikoak (Cl@ve, osasun karpeta, iruzurren prebentzioa…).

Formakuntzak 50 plaza ditu eta interesa dutenek cnai.es webgunean eman dezakete izena, edo 630 034 837 telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun