Baztango Kultura Zerbitzuak bertso ikastaroa antolatu du, hasiberriei zuzendua, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Julio Soto Ezkurdia izanen da irakaslea eta bertsoen inguruko oinarrizko ezagutzaz gain, bertsoak nola sortzen diren erakutsiko du. Apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an eta 16an izanen dira saioak, 18:30etik 20:00etara.
Ikastaroak plaza mugatuak izanen ditu eta apirilaren 12a izanen da izena emateko azken eguna. Horretarako eskuragarri daude kultura@baztan.eus helbidea eta 667 807 810 telefono zenbakia. Ikastaroaren kostua 12 eurokoa izanen da Baztanen erroldatuak daudenendako.