Gan-torri autobusa izanen da bihar gauean Elizondotik gainerako herrietara bueltatzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 12:00

Baztandar aunitzek kinto bestako bazkaria eginen dute bihar, eta ondotik besta izanen da Elizondon. Hori dela eta, Baztango Gizarte Zerbitzuak autobus zerbitzua prestatu du herrietara bueltatzeko.

Arizkun alderat joateko 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan izanen da busa. Lekaroz alderat joateko, berriz, 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Autobusa Elizondoko plazatik abiatuko da eta hiru euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun