Txokoto tabernak hainbat emanaldi antolatu ditu apirilean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 16:00

Asteburu honetan izanen da zer ikusi Elizondoko Txokoto tabernan. Bihar, apirilaren 5ean, Bobbi Relac taldeak pop, rock eta musika psikodelikoa joko du 22:00etan. Igandean, berriz, Danele Sarriugartek eta Miren Narbaizak Popperra, afterra, utopia poesia emankizun musikatua aurkeztuko dute 19:30ean.

Egitarauarekin segitzeko, apirilaren 19an, ortziralea, Amsterdameko Dishes punk taldeak kontzertua emanen du 22:00etan. Apirilaren 21ean, aldiz, Andrea Santiagok kontzertua emanen du 19:30ean. Ekitaldi guziak debalde izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun