Elizondoko Abesbatza ahotsen bila ari da

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 3a, 16:00

Elizondoko Abesbatza jendea bilatzen ari da eta kantatzea gustuko duten herritarrak probatzera eta koroan izena ematera animatu dituzte. Arizkunenean egiten dituzte entseguak, astelehenetan 20:30etik 22:30era, eta hileko bigarren ortzegunean ere 21:00etatik 22:30era elkartzen dira. Interesa duenak edozein kideren bitartez jar daiteke harremanetan, edo 635 521 621 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun