Jende aunitz bildu da Arizkunenean Baztan Open speedcubing txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 2a, 16:00

Rubiken kuboa gustuko dutenek hitzordu berezia izan dute Aste Sainduan Elizondon, IV. Baztan Open speedcubing txapelketa egin baitute martxoaren 28tik 30era Arizkunenean

Hainbat herrialdetako jendea hurbildu zen lehiaketara, tartean Ameriketako Estatu Batuetatik, Alemaniatik eta Herbehereetatik, eta hamar kategoriatan lehiatu ziren 60 partaideak. Kategoria bakoitzean bi txanda izan zituen partaide bakoitzak eta ondotik finala egin zuten. Hauek izan ziren irabazleak:

  • Patrick Ponce 5x5x5 eta esku bakarreko 3x3x3 kategorietan
  • Jaime Calzado Gomez Skewb kategorian
  • Kevin Gerhardt Megaminx kategorian
  • Carlos Medez Garcia-Barroso Square-1 kategorian
  • Jordi Lleixa Lopez 3x3x3 itsuan kategoerian
  • Aratz Larruzea Pyraminx kategorian
  • Antonie Paterakis 2x2x2 kategorian

Horrez gain, estatu mailako hiru errekor lortu zituzten: Eder Olivencia Gonzalezek 5x5x5 kategorian batez bertzeko 48.08 denborarekin, Raul Martinez Redondok Megaminx kategorian batez bertzeko 37.28 denborarekin eta Carlos Mendez Garcia Barrosok Square-1 kategorian batez bertzeko 7.68 denborarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun