Udaberriko feria eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko apirilaren 2a

XXIV. Ahari Lehiaketa izanen da aurten. Ondikol.

Baztango Udalak eta Cederna Garalurrek Apirileko feria antolatu dute aurten ere, hilaren 5ean Merkatuko plazan, eta goiz osoko egitaraua izanen du

10:00etan hasiko da azienda feria eta aurtengoa XXIV. Ahari Lehiaketa izanen da. Gainera, bertako artisau eta ekoizleek ere azoka eginen dute. 11:00etan txistulariak aterako dira giroa alaitzera eta 11:30etik 13:30era haurrendako tailerra izanen da. 12:00etan, berriz, Baztango Dantzari Ttikien ikuskizuna izanen da.

12:15ean urteko ardi gasnaren mozketa ekitaldia eginen dute eta bertako produktuak dastatu nahi dituztenek 12:30ean izanen dute aukera. Goiza borobiltzeko, 13:00etan ahari lehiaketako sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun