Zerbitzu anitzetarako eta mendi lanetarako hiru langile behar ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 28a, 09:30

Sei hilabeteko iraupena izanen dute kontratuek eta lanaldi osokoak izanen dira. Apirilaren 12ra arte aurkezten ahalko da deialdian

Baztango Udalak zerbitzu anitzeko lanetarako eta mendi lanetarako aldi baterako kontratazio deialdia egin du. Hiru kontratazio egitea aurreikusi dute eta sei hilabeteko iraupena izanen dute. Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute eta lanaldi osokoak izanen dira. Zereginen artean, eskolen mantentze lanak, landaketen garbiketak eta arboladien markaketa izanen dira.

Deialdia aurkezteko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • Eskolako graduatuaren titulua edukitzea
  • Langabezien egotea edo Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Euskarazko C1 maila ahozkoan. Maila ziurtatzeko agiririk izan ezean, mailaketa proba eginen da.
  • B1 motako gidabaimena.

Apirilaren 12ra arte parte hartzen ahalko da deialdian eta horretarako Baztango Udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dira NANa, eskatzen den titulazio akademikoa eta merituak. Informazio gehiagorako eskuragarri daude Gizarte Zerbitzuen telefono zenbakiak: 948 580 006, 689 035 078 eta 667 807 506.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun