Kantu bazkaria eginen dute apirilaren 27an Larraldea sagardotegian

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 1a, 12:00

Lekarozko Legate elkarteak herriko kantu bazkaria antolatu du apirilaren 27an Larraldea sagardotegian. 14:00etan izanen da bazkaria eta Joxe Angelek girotuko du akordeoiarekin. 45 euroko prezioa izanen du eta interesa dutenek apirilaren 7ra arte ematen ahalko dute izena, 669 632 049 telefonoan (Ane Miren).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun