Liburuak eta Youtube gustuko dutenek hitzordu berezia izanen dute apirilaren 3an Elizondon, Kattalin Arizmendik BookTube tailerra emanen baitu 17:30etik 18:30era liburutegian. Horretarako gustuko liburua etxetik ekarri edo liburutegian aukeratu beharko du bakoitzak. Tokiak mugatuak izanen dira eta izena eman beharko da aitzinetik 948 581 204 telefono zenbakian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.