Jone Etxeberria Zabaleta

Baztandarren Biltzarrak antolatuta, bertso afaria izanen da apirilaren 19an Amaiurren

Xorroxin irratia 2024ko mar. 22a, 13:09

Otsaila hasieran egindako prentsa agerraldian, bertzeak bertze, uztailaren 21ean Baztandarren biltzarra izanen zela iragarri zuten elkarteko kideek.

Otsaila erdialdera, elkartearen lana ezagutzeko aukera izan zen, bilera ireki bat eginez eta elkarteko kide berriak egiteko aukera izan zen.

Duela aste batzuk, galdetegi bat zabaldu zen elkartetik, bestaren inguruan herritarren iritzia jakin nahirik.

Prestaketetan segitzen dute Baztandarren Biltzarra elkartean eta tarte honetan, Jone Etxeberria Zabaleta elkarteko kidearekin mintzatuko gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun