Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna eginen dute apirilaren 14an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 22a, 13:00

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ez gara jaitsiko! ikuskizuna aurkeztuko dute apirilaren 14an, 11:00etan Baztan pilotalekuan. Baztan Ikastolak eta bertako guraso elkarteak antolatu dute hitzordua, Baztango Udalaren eta Xorroxinen laguntzarekin.

Txartelak eskuragarri daude eskualdeko hainbat komertziotan: Elizondoko Axularren eta Fantxiken, Doneztebeko Cafe ostatuan, Lesakako Intzuri optikan eta Berako Errekalden. Egunean berean leihatilan erosteko aukera ere izanen da, eta ikuskizunera sartzeko ezinbertzekoa izanen da txartela erakustea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun