Elizondoko Abesbatzak eta Koro Ttikik kontzertu ederra eman dute zahar egoitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 21a, 17:00

Joan den igandean Helduak eta gazteak izeneko kontzertua eman zuten Elizondoko Abesbatzak eta Koro Ttikik Elizondoko zaharren egoitzan. Zahar etxeko egoiliarrez gain, kanpoko jende ugari ere bertaratu zen eta giro goxoa izan zuten kontzertuan.

Gogoaren baitan kantaren emanaldi polita egin zuten gazteek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun