Gazteen emantzipazio eskubidearen aldeko dinamika aurkeztuko du Ernai Baztanek ortziralean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 19:00

Baztango Ernaik «etxebizitzaren problematika lantzeko eta gazteen emantzipazioa eskubidearen aldeko» dinamika aurkeztuko du ortziralean, martxoaren 22an, Elizondon. Amezti elkartean 19:00etan izanen da aurkezpena eta bertaratzen direnen ekarpen eta proposamenak adituko dituzte. Ondotik, Gazteon Eskutik ekimena aurkeztuko dute eta merienda ere izanen dela jakinarazi du taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun