Sinadura bilketa
Alegazioak sinatu ez dituztenek apirilaren 10era arte izanen dute epea. Alegazioak eskuragarri daude Baztango hainbat komertzioetan eta digitalki sinatzeko aukera ere badago (Nafarroan erroldatutako herritarrendako hemen eta Nafarroatik kanpoko jendearendako hemen).
Elkarretaratzea Anizen
UGEParen kontrako elkarretaratzeekin segituz, Anizen izanen dute hurrengo hitzordua, ortzirale honetan, martxoaren 22an, 19:00etan. Gainera, apirilaren 20an eginen duten Erdiz Bizirik egunaren inguruko xehetasunak emanen dituzte bertan. Jendea bertaratzera eta banderolak eta joareak eramatera animatu dute.