Antsietate eta ongizate emozionalaren inguruko ikastaroa izanen da apirilean Elizondon

Baztango Gizarte Zerbitzuek antsietatea kudeatzen ikasteko eta ongizate mental eta emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du apirilean. Oihana Zabaletak gidatuko du ikastaroa eta lau saio izanen dira; apirilaren 10ean, 17an, 24an eta 29an, Arizkuneneko batzar gelan 17:00etan.

Ikastaroan, bertzeak bertze, ondoko gaiak landuko dituzte: antsietatea nola ulertu, onartu eta eraldatu; antsietateari aurre egiteko teknikak eta prebentzioa; norberaren pentsamendu eta emozioen autoezagutza; ongizatea lortzeko pausoak; ongizatearen eragina norberarengan, familian eta gizartean…

Interesa dutenek apirilaren 2ra arte eman dezakete izena. Horretarako, eskuragarri dago gizartezerbitzua@baztan.eus helbide elektronikoa eta 689 035 078 telefono zenbakia Whatsappez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun