Lozy's Pharmaceuticals enpresako langileak Iruñean bildu dira gaur goizean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 19a, 16:30

Lekarozko farmazeutikako langileek hilabetea egin dute greban hitzarmen propioa eskatzeko, eta gaur Iruñerat eraman dituzte aldarrikapenak. Hiru hitzordu izan dituzte hiriburuan: goizean goiz Nafarroako Parlamentuaren parean elkartu dira, goiz erdian Udaletxeko Plazarat joan dira eta eguerdian Geiser Pharma enpresaren aitzinean bildu dira.

Irudiak: ELA

ELA sindikatuak adierazi duenez, «hasiera hasieratik enpresak uko egin dio enpresa hitzarmen bat negoziatzeari. Harrezkero, oso elkarrizketa gutxi izan ditu batzordeak enpresarekin, eta ez dira batere emankorrak izan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun