Apirilan, maiatzan eta ekainan, hasiberrientzako kanta herrikoien ikastaroa izanen da bertze urte batez Baztanen. Euskal kantak ikasteaz eta interpretatzeaz gain, horien testuingurua eta ezaugarriak aztertuko dituzte. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean, 12an eta 19an izanen dira klaseak, 18:30etik 20:30era, Arizkunenean.
Thierry Biscary kantariak emanen du ikastaroa eta ikastaroan parte hartu nahi duenak, aste honetan oraindik ere izena eman dezake Arikunenean kultur etxera agertuz edo deituz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.