Ortzirale eguerdian sartu zen 23. Korrika Baztanerat Izpegiko lepotik eta 36 kilometroz aritu ziren eskualdeko herri, elkarte eta erakundeak lasterka lekukoa eskuetan zutela. Erratzu, Arizkun, Elbete, Elizondo, Gartzain eta Iruritatik pasatuta, Artesiagatik atera zen AEKko furgoneta eta irudi ikusgarriak utzi zituen bidean.
Argazkiak: Korrika.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.