Aldi baterako sasiak mozteko traktore gidari aritzeko kontratazio deialdia egin du Baztango Udalak. Kontratazioak sei hilabeteko iraupena izanen du eta lanpostuak D mailako ordainsaria izanen du, lanaldi osoan.
Izena emateko hurrengo baldintzak bete beharko dira:
- Eskolako graduatuaren titulua edukitzea.
- Langabezian egotea edota Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Euskarazko C1 maila ahozkoan (ziurtagiririk ez dutenei proba eginen zaie).
- B1 motako gidabaimena.
Eskabideak martxoaren 27ra arte aurkezten ahalko dira udaletxeko bulegoetan. Hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
- Nortasun agiri nazionala
- Eskatutako titulazio akademikoa
- Merituak (ikastaroak eta lan esperientzia ziurtagiriak)
Informazio gehiagorako udaletxera deitu daiteke, 948 580 006 zenbakian, edo Gizarte Zerbitzuetako Laura Andresenari: 689 035 078 eta 667 80 75 06.