Ikastetxeetan hezkuntza laguntzarako espezialista gisa akreditatzeko formakuntza izanen da Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 15a, 17:30
Irudia: Freepik.com

Behar bereziak dituzten ikasleen arloan aritzeko izanen da ikastaroa. Apiriletik azarora eginen da, aste tartez arratsaldetan Elizondoko Lanbide Eskolan

Incluye Sozietate Mikrokooperatibak, CNAIren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, ikastetxeetan hezkuntza laguntzarako espezialista gisa akreditatzeko formakuntza antolatu du, Europako Next Generation funtsak finantzatua. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko lanbide akreditazioa lortuko dute parte hartzaileek.

Elizondok Lanbide Eskolan izanen da ikastaroa, astelehenetik ortziralera 16:00etatik 21:00etara. 17 ataletan banatu dute formakuntza, 30, 40 eta 60 ordukoak. Lehenbizikoa apirilaren 8an abiatuko da eta hilabetero bilduko dira, uztaila eta abuztuan ez bertze, azaroaren 18ra arte.

Informazio gehiago lortzeko edo ikastaroan izena emateko eskuragarri daude formacion@incluyenavarra.es helbidea eta 689 24 04 01 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun