Erdizko meategiaren proiektuaz

Jendetza bildu zen atzo Iruritan Erdizko UGEParen kontra

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 10:00

Erdiz Bizirik plataformak deitutako elkarretaratzeak Iruritako plaza bete zuen atzo arratsaldean, meategi proiektuko UGEPa gelditu dezatela eskatuz. Taldeak oroitarazi duenez, proiektuaren kontrako alegazioak apirilaren 10era arte sinatzen ahalko dira, paperean nahiz digitalki.

«Magnari Kaka»

Apirilaren 20an, berriz, Erdiz Bizirik eguna antolatuko dute. Egitarau osoa aitzinerago argitaratuko dute, baina aurreratu dutenez, goizean Magnari Kaka izeneko zozketa berezia izanen da. Zelai bat karratutan zatitu eta aziendak kaka egiten duten tokiek erabakiko dituzte hiru irabazleak.

Bertako komertzioetan gastatzeko dirua izanen dira hiru saria: lehenbizikoa, behiak erabakia, 1.000 eurokoa; bigarrena, zaldiak erabakia, 300 eurokoa; eta hirugarrena, ardiak erabakia, 200 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun