«Baztanen feminismoa nola eta nondik bizi dugun» aldarrikatu nahi izan dute, «hiriguneetatik antolatzen den feminismoa ez baita modu berean antolatzen landa gunean».
Zerk egiten gaitu feminista?
«Gizarte matxista honetan, emakume*, trans, arrazializatu edota bollera izateak ekartzen duen zapalkuntzen aitzinean gure eskubideak defendatzeko beharrak. Bizitza ikuspegi feministaren begiradapetik injustiziei erantzuteak, deseraiki eta berreraiki eta borrokatzeak. Azken finean, aske bizi eta sentitzeko grinak».
Zer da guretako feminismoa?
Bizitzeko modu bat da, ahalduntzeko, mugimenduan egon eta liberaziorako parada ematen diguna. Elkar babestu, zaindu eta aldarrikatzeko beharrezko tresna. Salbamendu txalekoa. Feminismoak ahalduntzea, indarra eta gogoeta ematen dizkigu, autoestimu eta konfiantza, bakardadearekin eta sufrimenduarekin hausteko bermea, guretzat feminismoak komunitate eraldatzaile eta seguru baten parte izatea ekartzen baitigu».
Beraz, «baztandarrak feministak gara? Bai, doike. Feminismoa bizitzeko modu bat delako».