Komunikazio ez bortitza izanen dute solasgai martxoaren 22an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 16:00

Komunikazio ez bortitzeko hezitzailea eta psikopedagogian lizentziatua den Nerea Mendizabal izanen da hizlaria

Baztango Gizarte Zerbitzuek komunikazio ez bortitzari buruzko solasaldia antolatu dute martxoaren 22an, ortziralea, Arizkuneneko sabaian 17:00etan. Familiei, hezkuntza arloko profesionalei eta gaian interesa duen orori zuzendua egonen da jarduera eta hainbat gai landuko dituzte: norberarekin eta bertzeekin komunikatzeko moduak, entzute aktiboa, enpatia, emozioak… Nerea Mendizabalek gidatuko du saioa, komunikazio ez bortitzeko hezitzailea eta psikopedagogian lizentziatua.

Interesa dutenek martxoaren 15era arte izanen dute izena emateko epea. Horretarako, gizartezerbitzua@baztan.eus korreora idatzi edo 689 035 078 telefonora Whatsappa bidali beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun