23. Korrika

Jon Plazaolak Tu-Tum, Platz! bakarrizketa aurkeztuko du igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 19:00

Korrika kulturalaren barnean hainbat ekimen antolatu dituzte martxoan Baztanen, tartean Jon Plazaolaren Tu-Tum, Platz! bakarrizketaren emanaldia. Martxoaren 10ean, igandea, 18:00etan Gizarte Bilgunean izanen da hitzordua.

Tu-Tum, Platz!

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izanen dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun