Ekitaldi ugari izanen dira martxoan Txokoto tabernan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 17:00

Hilabeteko lehenbiziko kontzertua asteburu honetan izanen dute; Pelax taldea igoko da oholtzara, Korrika bestaren testuinguruan, larunbatean 22:00etan

Pelaxen kontzertua ez da bakarra izanen, hilabete guzirako egitaraua prestatu baitu Txokoto tabernak.

Martxoaren 15ean Old Time Spooks taldeak emanen du kontzertua 22:00etan. Hilaren 17an, berriz, Asier Gogortzak Hariztia II liburua aurkeztuko du 19:30ean. Kontzertuekin segituz, martxoaren 22an Kalerizo taldearen txanda izanen da eta 22:00etan izanen dute hitzordua. Azkenik, martxoaren 24an Harkaitz Canok Ulu egiteko bolondres bila poesia liburua aurkeztuko du 19:30ean.

Ekitaldi guziak debalde izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun