23. Korrika

Korrika besta eginen dute larunbatean Baztanen

Ttipi-Ttapa 2024ko martxoaren 6a

Korrika kulturalaren barnean hainbat ekitaldi prestatu ditu AEKk Baztango Udalaren eta Txokoto tabernaren laguntzarekin, eta martxoaren 9an Korrika besta ospatuko dute

Egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako. 10:30ean hasiko dute jardunaldia; bizikleta martxa eginen dute Elizondoko euskaltegitik abiatuta eta Gartzain, Irurita, Arraioz eta Lekaroztik pasatuko dira Elizondorat bueltatzeko. 12:00etan, berriz, gosaria eginen dute Arraiozko Arizti elkartean.

Bazkaria, berriz, Eskisaroi jatetxean eginen dute 14:30ean. Txartelak eskuragarri daude 20 eurotan Zubi Puntan eta euskaltegian. 18:00etan, berriz, bertso-poteo musikatua izanen da Elizondotik, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza eta Maddi Ane Txoperenarekin. Eguna borobiltzeko, 22:00etan Pelaxen kontzertua izanen da Txokoton.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun