Martxoak 8 (2024)

Manosferari buruzko solasaldia izanen da ortzegunean Elizondon martxoaren 8aren harira

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 4a, 10:00

Esti Linares gizarte langile, ikertzaile eta ekintzaile feministak emanen du mintzaldia eta manosfera zer den azalduko du

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Berdintasun Zerbitzuak eta talde feministek hainbat ekitaldi prestatu dituzte, eta hurrengoa ortzegun honetan izanen da. Esti Linaresek Manosfera. Zer da? Matxismo antolatua! Eta zer egin dezakegu? solasaldia aurkeztuko du. Arizkuneneko hitzaldi aretoan, goiko solairuan, izanen da hitzordua 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun