Ehunka lagun bildu dira Elizondon Lozy'seko lan hitzarmenaren alde

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 2a, 17:30

350 herritar inguru atera dira Elizondoko karriketara larunbat goizean, ELAk deitutako manifestazioan, Lozy's farmazeutikari lan hitzarmena eskatzeko helburuarekin. Hamargarren greba eguna dute langileek, eta «enpresaren berririk ez izateaz» gain, «greba eskubidea urratzen ari dela» salatu dute. Horren aitzinean, «argi daukagu borrokan segituko dugula negoziaketa erreal bat martxan jarri arte».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun