'eMcumeak' antzerkia aurkeztuko dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 1a, 13:00

Emakumearen egunaren harira hainbat jarduera prestatu dituzte martxoan Baztanen, eta lehenbizikoa igande honetan izanen da, martxoaren 3an. Marta Riverok eta Itxaso Payak eMcumeak helduendako antzezlan musikala aurkeztuko dute 18:00etan Gizarte Bilgunean.

eMcumeak

eMcumeak euskal emakume sortzaileen kontratazio-bitartekaritza egiten duen enpresa da. Bulegoan bi emakumek egiten dute lan, eta egunero jasotzen dituzte (kuota betetzeko) emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak, herritarrenak, elkarteenak edota udalenak. Konpetentzia, ordea, Telepitxa, haien lana oztopatzen saiatuko da etengabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun