Nafarroako Kirol Jokoen errugbi jardunaldia eginen dute martxoaren 9an Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 29a, 15:00

Nafarroako Kirol Institutuak eta Errugbi Federazioak Nafarroako Kirol Jokoen laugarren jardunaldia antolatu dute heldu den larunbatean, martxoaren 9an, Lekarozen. Bortz taldetako 150 haur baino gehiagok parte hartuko dute sub 8, sub 10, sub 12 eta sub 14 kategorietan, 10:30etik aitzinera. Gainera Baztango taldeak BRT zirkua antolatuko du.

Izena eman nahi dutenek martxoaren 4ra baino lehen izanen dute epea. Horretarako, izen-abizenak, herria eta sortze data eman beharko dira, Whatsapp bidez, 608 716 886 zenbakian (Baztan) edo 690 375 183 (Ultzamaldea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun