Palestinaren aldeko elkarretaratzea eta diru bilketa eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 29a, 11:00

Baztan Palestinarekin ekimenak Yala Nafarroaren deialdiarekin bat egin du, eta bi orduko elkarretaratzea antolatu dute larunbatean, martxoaren 2an, 11:00etatik 13:00etara Elizondoko plazan. Elkarretaratzeaz gain, diru bilketa solidarioa eginen dute. Diruaren zati bat Benjamin Netanyahu Israelgo ministroa internazionalki auzipetzeko erabiliko dute, eta bertze puska Gazara bidaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun