Martxoak 8 (2024)

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen martxoaren 8aren bueltan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 28a, 16:00

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, antzerkia, solasaldia eta mobilizazioak prestatu dituzte Baztango Berdintasun Zerbitzuak eta talde feministek

Martxoak 3, igandea: eMcumeak antzezlana aurkeztuko dute Iruritako Gizarte Bilgunean 18:00etan.

Martxoak 7, ortzeguna: Manosfera: zer da? solasaldia izanen da, Esti Linares ikertzaile eta ekintzaile feministaren eskutik, Elizondoko Arizkunenean 18:00etan.

Martxoak 8, ortziralea: Eguerdian kontzentrazioa eginen dute Isilarazi matxismoa lemapean, 12:00etan Elizondoko plazan. Iluntzean, berriz, mugimendu feministaren mobilizazioa izanen da, Mugimendu feminista baten alde. Feminista? Bai doike lemapean. Elizondoko plazatik 19:00etan abiatuko da mobilizazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun