Saharaztan Baztan-Bidasoko Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldeak antolatuta, ortziralean, martxoaren 1ean, 19:00etan, elkarretaratzea eginen dute Saharar herritarrekin elkartasuna, Sahara Sahararrentzat! lelopean. Ondotik, 19:30ean, Arizkuneneko sabaian solasaldia eginen dute eta Saharaztan elkarteko materiala erosteko aukera izanen da: kamisetak, boligrafoak, erosketa poltsak... Bi hitzorduetara hurbiltzeko deia egin nahi izan die Saharaztanek Baztan-Bidasoko herritarrei.
2024ko udan harrera familia
Horrekin batera, aurtengo udan harrera familiak bilatzeko kanpaina hasi dute, eta norbaitek udan Saharako haur bat hartu nahi badu telefono hauetara dei dezake:
- Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan: 659 55 30 14
- Malerreka, Bertizarana: 635 59 93 06
- Bortziriak: 646 431 435
«Hasi pentsatzen aurtengo udan zer esperientzia bizi nahi dituzuen eta kontuan izan harrera familia bihurtzea aukera interesgarria izan daitekeela!», gaineratu du Saharaztanek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!