Erdizko meategiaren proiektuaz

Jendetza bildu da Elizondoko plazan Erdizko UGEPa salatzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 23a, 20:00

Eguraldia lagun ez bazen ere, jendetza bildu da Erdiz Bizirik plataformak deitutako elkarretaratzean, eta Nafarroako Gobernuak meategi proiektuan aurrera eramandako UGEPa gaitzetsi dute.

Honez gain, plataformak martxan du meategiaren kontrako alegazioen sinadura bilketa. Baztango herri guzietan etxez etxe ibiliko dira, eta Elizondoko plazan ere sinatzeko aukera izanen da igande goizean, 11:00etatik 14:00etara. Plataformak azpimarratu duenez, garrantzitsua da herritar bakoitzak behin bakarrik sinatzea. Gainera, Nafarroan erroldatuak daudenendako eta Nafarroatik kanpo erroldatuak daudenendako alegazioak dituzte eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun