Todos lo sabían, denek bazekiten. Halaxe du izenburutzat Iratxe Perez Barandalla zinemagilearen dokumentalak. Gai delikatu bat du hizpide: Eliza Katolikoan gertatu diren abusu sexualak eta pederastia kasuak. Urte luzez elizako ateen atzean giltzapetuta gelditu den errealitatea, tabu izan dena, baina denek bazekiten: ‘todos lo sabían’.