Heziketa digitalari buruzko solasaldia antolatu du Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak otsailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 23a, 17:00

Heldu den asteazkenean, otsailaren 28an, heziketa digitalari buruzko solasaldia izanen da Arizkunenean 17:00etan, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatua. Macsonrisas plataformak gidatuko du saioa eta heziketa irizpideak, haur eta nerabeekin izan beharreko elkarrizketak, teknologiaren erabilera osasungarria, gurasoen kontrola eta bertze hainbat gai landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun