Txistu kontzertua emanen dute Izar Inbuluzketak, Eneko Irazokik eta Aitor Ripak larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 22a, 08:00

Argazkia: Juan Mari Ondikol.

Joan den urtean Euskal Herriko Txistulari Gazteen I. txapelketan sarituak izan ziren hiru baztandar gazteek kontzertua emanen dute larunbatean Arizkunenean. Izar Inbuluzketa, Eneko Irazoki eta Aitor Ripa izanen dira oholtzaren gainean 18:00etan. Txistulari bakarlarientzat sortutako obrak izanen dira nagusi, baita beren gelakide eta lagunekin joko dituztenak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun