Elizondoko bestak antolatzen hasteko bilera irekia eginen dute ortziralean Herriko Etxean

Ttipi-Ttapa 2024ko otsailaren 20a

Elizondoko Besta Komisioa santioak antolatzen hasi da, eta ortziralean, otsailaren 23an, lehenbiziko bilera eginen dute Herriko Etxean 19:00etan. Antolakuntzarekin lagundu nahi duten herritar guziak animatu dituzte bileran parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun