Azken asteetan hautsak harrotu berri dira Baztanen Erdizko harrobi proiektuaren harira. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Magna enpresak bertan egin nahi duen magnesita harrobia UGEP izendatu dutela. Erdiz Bizirik plataformaren erantzuna jarraian etorri zen, agerraldi jendetsu batean, non azpimarratu baitzuten halako inposizioen aurka borroka eginen dutela. Bilera irekia deitu zuten joan den astean eta plataformakoak martxan hasi dira alegazioentzako sinadura bilketekin.